 |
March-2010 Orkliren hurrengo “geldiunea”: Milango Mostra Convegno 2010 Otsailean Parisko Interclima izan bazen, martxoan Milango Mostra Convegno izango da.
Orklik bere azken berrikuntzak erakutsiko ditu martxoaren 23tik 27ra Milanen egingo den Mostra Covegno azokan. 120 metro karratuko galerian erakutsiko ditu energia berriztagarrien sektorearekin zerikusia duten azken berrikuntzak, eguzki-sistemetako sektorearen eskaera zorrotzei aurre egiteko Orklin garatu eta egindako produktu-gama zabala eta horiez gain, katalogoan agertzen diren beste hainbat produktu, guztiak Orklin eginak. Bisita gaitzazu 7. PAB. B41-C50 STANDean.
|
 |
 |
February-2010 risko Interclima 2010 azokan izandako parte-hartzea positiboki baloratu du Orklik. Otsailaren 9tik 12ra, Orklik, azken 5 urteetan egin ohi duen moduan, Parisko Interclima azokan parte hartu du.
Aurreko urteetan baino stand-azalera handiagoarekin Orkli azokaz baliatu da merkatuan zoru bero/freskotasun emaile sistema ezagutarazteko. Merkatu nazionalean dagoeneko ezaguna da sistema horien egile moduan, erosotasunera zuzenduriko zenbait produkturekin batera. Gainera, AENORen ziurtagiria eskuratu duten lehen lau enpresen artean dago. Azokaren ondoren eginiko txostenean aipatzen da orokorrean azoka barruan produktu bereizgarriena, eguzki-sistema erakusleihoen eskaintza izan dela. Orkliri dagokionez berriz, beti abangoardian, eguzki-gametan duen aurkezpen zabala aipatu dute, instalazio handi nahiz txikietarako multzo hidraulikoetatik hasi eta Orklirena soilik den “drain-back” sistema berriraino (sistema hori 4-5 kolektoretako instalakuntzetan erabilgarri izateak merkatuko bakarra izatea dakar). Ekitaldia amaitzean, Orklik bere standa bisitatu zuten profesionalak saritu nahi izan zituen ORBEA markako bizikleta baten zozketan parte hartzera gonbidatuz. Zozketaren irabazlea Toulouseko Monsieur Michel Delsol izan zen eta gure Frantziako delegatuak eman zion saria.
|
 |
 |
February-2010 ORKLIk bere Espainia eta Portugaleko sare komertziala bildu du ORDIZIAN urteroko batzar komertziala egiteko Pasa den otsailaren 4 eta 5ean ORKLIk bere Espainia eta Portugaleko sare komertziala bildu zuen ORDIZIAN urteroko batzar komertzialean enpresak merkatuan duen egoera aztertzeko.
Batzarrak iraun zuen bi egunetan, alde batetik, 2009an merkatuan izan ziren gorabeherak aztertu eta beste aldetik, 2010rako planen eta berrikuntzen berri eman eta helarazi zuten. Beñat Zudaire eta Josu Zaldua izan ziren, produktu-teknikariekin batera, aurreko urteko emaitzak eta berrikuntzen aurkezpenaren ardura izan zutenak. Horrez gain, Patxi Lopez, zuzendari nagusiak, azpimarratu zuen zein esperientzia aberasgarria den sare komertziala biltzea, horrela, taldearen kontsolidazioa indartzen baita eta sarea Orkliren proiektuan inplikatu. 2009an, zegoen egoera ekonomiko orokorra kontuan hartuagatik ere, Orklin salmenten gorakada nabarmen bat izan zen negozio berrienetan, esaterako , eguzki eskaintza zabalean eta zoru bero/freskotasun emaile sistemetan. Azalpenen ondoren, Beñat Zudairek, Orkliren izenean, zoru bero /freskotasun emaile proiektuan egindako ekarpenagatik sari bat eman zien Gaztela eta Leon eskualdeetako agente komertzial diren Jose M. Herrezuelo y Alberto Macón-i. Jardunaldi hauek bukatzeko dastatze-lehiaketa bat egin zen agente komertzial eta Orkliko pertsonek osatutako taldeen artean. Ohikoa den moduan, ekitaldiari Luntxarekin eta argazkiarekin eman zitzaion amaiera.
|
 |
 |
February-2010 Patxi Lopez: Zuzendari Nagusi Urtarrilaren 7az geroztik, Orklik, Segurtasun Termoelektrikoko, Ur Beroketako, Berokuntzako, Zoru bero/freskagarriko eta Eguzki Sistemetako osagaien fabrikatzaileak, Patxi Lopez izendatu du Zuzendari Nagusi. Modu horretan, Mondragoneko Osagaien Dibisioko proiektu berriez arduratuko den Iñaki Ocaña ordezkatuko du. Orklira etorri aurretik, Patxi Lopez Fagor Etxetresnen Poloniako produkzio-plantako Zuzendari Nagusia izan da. Hori horrela izanik, Orkliri etxetresnetan eta erosotasunerako irtenbideetan duen esperientzia eskaini ahal izango dio. Zalantzarik gabe, Orklik nazio nahiz nazioarte mailako merkatuetan dituen hazkunderako helburuak lortzen lagunduko du. |
 |
 |
January-2010 Pariseko 2010ko Interclima Azokan Orkli erakusketari moduan izango da. Beste behin, Orklik otsailaren 9 eta 12an Parisen izango den Interclima Azokan erakusketari moduan parte hartuko du. Orain arteko edizioetan, Orklik berritasunez beteta eraman izan du bere katalogoa. Oraingoan ordea, standaren azalera handitzeaz gain merkatu frantsesari aurkeztuko dizkio (Espainian dagoeneko erreferente bat da) Zoru bero/freskagarri sistema eta katalogoaren handitzea EGUZKI gaman. Katalogo horretan, energia berriztagarrietan erabat berritzaileak diren produktuak aurki daitezke. Profesionalei instalakuntza errazteko eta konponbide errazak emateko asmoarekin, produktuen kit berriak aurkeztuko ditu segurtasun multzoetan, eta horiekin batera, erosotasunera zuzendutako bestelako produktuak. Orklik 7.3-G10 standean izango dituen berrikuntzak ikustera eta azokaren azken egunean egingo den zozketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
|
 |
 |
January-2010 Orkliko 2010rako tarifa-katalogo berria Berokuntzako osagaiak, zoru bero/freskagarri sistemak eta eguzki-sistemak egiten lider den Orklik 2010rako berritasunez betetako tarifa-katalogo berria merkaturatu du. Diseinuarekin hasi eta produktuen berrikuntzekin, gamen handitzearekin eta Eguzki gametan eta zoru bero/freskagarri sistemetako produktu erabat berritzaileekin eguneratu du katalogoa. Produktu hauekin eraginkortasun energetikoa hobetzen laguntzen dute, horrela, Orklik bere produktuak garatzeko daraman estrategiarekin bat eginez. Tarifa berriak otsailaren 1ean jarriko dira indarrean eta gamen handitze eta berrikuntza horien helburua erosotasun-sailean dauden tipologia ezberdinei erantzutea da. Nahi izanez gero, tarifak gure web orrialdetik jaitsi daitezke: http://www.orkli.com/cas/acs/descargas.asp
|
 |
 |
January-2010 Etxebizitza Ministerioak AENOR ziurtagiriak aintzat hartu ditu eta Orklik 2009 urtearen hasieratik horietako batzuk ditu. 2009ko otsailaz geroztik Orklik zoru beroemaile sistemetan AENOR ziurtagiria du. Ziurtagiri hori zoru bero emaile sistemetan bete beharreko erresistentzia termiko eta propietate akustikoen arauak betetzeagatik lortu du. AENORek jakinarazi duenez, Etxebizitza Ministerioak AENORen N Marka EKT Kalitate-bereizgarri bezala aitortu du. Aitorpen horrek Orklik Eraikuntza Kode Teknikoaren oinarrizko eskakizunak betetzeko baliabideak erabiltzen dituela bermatzen du. Ondorioz, zoru bero emaile sistemak jaso du Administrazioak ematen duen kalitate-aitorpen hori. AENORen zoru bero emaile sistemen ziurtagiriaz gain, Orklik, bere katalogoan, produktuen AENORen ziurtagiriak ditu; zoru bero emailerako hodietan eta balbula termostatikoetan, besteak beste. Orkli, azken hiru hamarkadan nazio-mailako lehen balbula termostatikoen fabrikatzailea izan denez, beti egon da abangoardian segurtasunari eta bere produktuen kalitateari dagokionez. Betiere eraginkortasun energetikoa eta ingurugiroarekiko errespetua bilatuz, garapen jasangarria estrategia bezala hartu baitu. |
 |
|
|