May-2010 Orkli, Instalmat 2010 azokan (Bartzelona), Produktu Sariak 2010erako hautagaia da Instamatek antolatzen duen Produktu Sariak 2010erako aukeratua izan da Orkli aurkezten duen drain-back sistemako drain-unit irtenbidearekin. Irtenbide horrek, eguzki-kolektoreetan gain-tenperaturen eta izozteen arazoak ekiditeko kolektoreak husten ditu. Produktu horren beste hainbat abantailen artean daude: malgutasuna, merkatuko edozein eguzki-kolektoreekin bateragarria dela; 4-5 kolektore dituzten instalazioetara egokitu daiteke eta materialen aurreztea (ez dira behar ez purgagailuak ezta espantsio-ontziak ere). Hautagairik hoberena bozkatu daiteke ondorengo estekan: http://www.instalmat.es/premiosproducto/InstalmatPremiosProducto.html eta irabazi zozketatzen diren 3 Toshiba NB200 eramangarri. 2010eko maiatzaren 12tik 15era InstalMATen, Bartzelona, egongo den P1.B237 standa bisitatzera gonbidatzen zaitugu eta horrekin batera, erosotasunerako irtenbideetako azken berritasunak eta hobekuntzak egiaztatzera.
|