ENPRESA > Nortzuk gara
Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da.
Bere egoitza soziala Ordizian dago (Gipuzkoa) eta merkatuari nahiz bezeroari begira dauden antolamendua eta egitura ditu. Hiru negozio-unitateren bidez garatzen da:
Berokuntza eta etxeko ur beroa  
Berokuntza eta etxeko ur beroko instalazioetan airearen eta uraren tenperatura kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemak: sektoreko handizkako merkatarientzat, banatzaileentzat eta instalatzaileentzako biltegi preskribatzailetarako.
Segurtasun termoelektrikoa  
Garra pizteko eta zaintzeko sistemak, gasaren erregulazioa eta segurtasuna, etxetresna elektrikoen sektoreko fabrikatzaileentzat.
Ur-beroketa  
Ura eta gasa erregulatzeko sistemak etxeko ura berotzeko tresnetan, etxetresna elektrikoen sektoreko berogailu eta galdaren fabrikatzaileentzat.
Bere dinamismo sozio-enpresarialaren eta berritzailearen erakusgarri dira bi adibide hauek: batetik, duela gutxi "Lurbero" markarekin ateratako Zoru bero-emaile bidezko berokuntza-sistema eta bestetik bere katalogora gehitutako Eguzki Energia Termiko bidezko berokuntza-sistemetarako soluzioak. solarorkli - lurbero 'suelo radiante integral'  

Bere eskaintza ia mundu osoko merkatura zabaltzen da. Orklik Txinan eta Brasilen ditu fabrikatzeko instalazioak eta delegazio eta agenteen berezko sarea du bost kontinenteetan.

Mondragón Corporación Cooperativa – MCCko Osagaien Dibisioan sartuta dago. Empresa-talde honek finantza-, industria-, banaketa- eta zerbitzu-sektoreetan du bere jarduna eta zenbait teknologi zentro izateaz gain, unibertsitate-mailan ere aritzen da.

     

Página de inicio Página de Mondragón Componentes

 

solarorkli lurbero