Uztaila-2010 Orklik Municheko Intersolar Azokako 2010eko edizioan hartu du parte erakusketari gisa Alemanian, ekainaren 9tik 11ra bitartean egin duten Municheko Intersolar Azokan Orklik erakusketari gisa parte hartu duen lehen aldian den arren, aukera ona izan da energia berriztagarrien sektorerako dituen osagaien gama aurkezteko. Gainera, Orklik eskaintzen dituen produktuetan interesatuta, haren standera gerturatu diren Austriako, Suitzako, Alemania hegoaldeko eta abarretako bisitariekin harremanak finkatzeko aukera ona izan da. Aurkeztutako produktuen artean, DRAIN-UNIT drainadura-sistemarako demoak ikusmin eta interes handia sortu du, baina hauek ere aipa ditzakegu: multzo hidraulikoetako gama zabalak, zonaldeko balbulak eta galdaretan aplika daitekeen eguzki-kitak. |