Orkliri buruz

Lankidetzaren printzipioei jarraikiz bezeroengana bideratutako proiektu iraunkorra da, pertsonak oinarritzat hartzen dituena

Ekintza soziala

Komunitatea eta ingurunearekiko konpromisoa

Orkliren ezaugarri bereizgarrietako bat bere izaera soziala dugu, bost kontinenteetan plantak eta delegazioak dituen 1000 langile baino gehiagoko enpresa izan arren. 

Lankidetza

Enpresa txikiak bultzatuz

Orklin argi dugu gaur egungo egoerara iristeko ibilbide luzea egin behar izan dugula. Horregatik, ondo ulertzen dugu inguruneko enpresa txikien egoera.

Hori kontuan hartuta, euren proiektuak diruz laguntzen ditugu, gure jakintza partekatzen dugu eurekin. Gainera, merkatua ireki nahi duten herrialdeetan laguntzen diegu.

Harreman horrek errealitatearekin kontaktuan jartzen gaitu, Orklin lan egiten dugun guztiok ahaztu ez dezagun gaur egun garena lortzeko funtsezkoak izan direla ahalegina eta jarraitutasuna. Puntako enpresa izaten jarraitzeko, ezinbestekoa da guztion konpromisoa eta bikaintasuna egiten dugun guztian.

Ingurunearekin eta gizartearekin konprometituta

Orklik gizartearekin eta ingurunearekin duen konpromisoa hitzetatik harago doa. Urtero Goierriko eskualdeko interes sozialeko erakundeen finantzaketan parte hartzen dugu. Horrez gain, diru-sarreren parte bat hainbat GKEri bidaltzen diogu.

Ingurunea eta gizartearekiko konpromiso horrekin, izaera sozialeko lantalde arduratsua eraiki dugu, zeinean langile bakoitzak oso argi duen bikaintasuna une oro bilatzea funtsezko ardatza dela.