Berrikuntza

Gure I+G+b sailek etorkizuneko erronkei eman beharreko erantzunak aztertzen eta garatzen dituzte

Berrikuntza

Etengabeko berrikuntza sektorearen abangoardian egoteko

Berrikuntza Orkliren oinarria dugu. Hidraulikaren sektorearen abangoardian mantentzen gaituen ezaugarria.

Berrikuntza, ezagutza praktikoa eta teknologia aurreratuari esker soluzio berritzaileak lortu ditugu, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Orklik ingurumenarekin iraunkorrak diren soluzio eraginkorren, OKSOL sistema kasu, % 100 autonomoa den merkatuko eguzki-sistema behartu bakarra, erabiltzailearen operatiba sinplifikatzen duten galdaren betetzeen eta bertako eskakizunetara egokitutako produktu sorta zabalaren alde apustu egin du.

I+G laborategiak eta giltza eskura erako soluzioak garatzeko esperientzia

I+G laborategietan 4 hamarkada hauetan zehar pilatutako ezaguera eta gure berrikuntza-ahalmena elkartzen ditugu, giltza eskura erako soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko.

Bertan, sistema hidrauliko eta eguzki-sistemen egoera errealak birsortzeko espazioa eta teknologia daukagu. Beraz, produktuak bere balio-bizitza osoan zehar jasango dituen baldintzak erreproduzi ditzakegu, bere funtzionamendu egokia bermatzeko.

Gure ingeniaritza sailak proiektuak kudeatu eta koordinatzen ditu, bezero bakoitzaren eskakizunak dagokion epean eta kalitaterik altuenarekin betetzeko.

Innovación

Gure I+G sailetan, hainbat alorretako adituek etorkizuneko erronkei erantzuna emateko soluzio berriak ikertu eta garatzen dituzte

Produktua baino gehiago

Gure bereizgarria bezeroaren premiei egokitutako ingeniaritza-proiektu osoa garatzeko ahalmena da, pertsonalizazio-maila altuarekin.

Gainera, gure bezeroen ekoizpen-instalazio guztiak kudeatzen ditugu eta produktua merkaturatu eta gero laguntzen diegu. Logistika adimenduneko sistemak eskaintzen ditugu hornidurak bermatzeko eta stockak minimizatzeko, eta behar diren homologazioak aplikatzen ditugu produktua herrialde bakoitzean merkaturatzeko.

Ezaguera guztia bezeroaren esku jartzen dugu, kostuak aurreztu eta proiektuak errentagarri bihur ditzan

Innovación

Fabrikazio aurreratua

Gure ekoizpen-instalazio automatizatuta daude erantzun-denbora laburrean kalitate bikaineko produktuak bermatzeko, gure bezeroen itxaropenak gaindituz.

Gure gaitasuna eta lan onari esker, merkatuko liderren fabrikazio eta garapenerako kide bilakatu gara.

Gure ekoizpen-instalazio automatizatuek produktu-bolumen handiak fabrikatzea ahalbidetzen digute modu kontrolatu, azkar eta eraginkorrean.