Lidergoa nazioartean

Bost kontinenteetako bezeroek konfiantza osoa dute gugan, eta hori I+G arloan etengabe inbertitzeari eta mundu osoan lantalde konprometituak izateari zor diogu.

Lidergoa nazioartean

Munduko liderrak ekoizpen-plantekin hiru kontinentetan

Lidergoa nazioartean

Berritzeko gaitasuna, teknologia eta ORKLIko langile bakoitzaren profesionaltasunak berrikuntza-liderrak bihurtu gaitu munduan, gure enpresa gas-segurtasuna bezalako sektoreen abangoardian kokatuz.

Ekoizpen-plantak ditugu Europa, Brasil eta Txinan, merkatu-liderra garen tokietan, bai eta delegazioak mundu osoan zehar ere. Haiei esker, bezeroen kokalekuan bertan egon gaitezke, eta toki bakoitzeko premietara moldatzen gara.

Gas-segurtasunean aitzindariak gara, berokuntza bezalako sektoreen abangoardian gaude eta berogailuetarako eta eguzki-sistemetarako soluzio berritzaileetan liderrak gara, merkatuan apartekoak diren Ceramat eta OKSOL bezalako soluzioekin.

Posizio horrek ordea, ez ditu gure gogoak asetzen eta lanean jarraitzen dugu soluziorik eraginkorrena eskaintzeko. Horregatik, produktu bakoitza aztertzen, berritzen eta hobetzen jarraituko dugu, bezero bakoitza bere sektorearen abangoardian kokatu dadin

Munduan liderrak gara gure zerbitzu aurreratuaren bitartez, bezero bakoitzari bere sektorearen abangoardian kokatzeko soluzio berritzaileak eskaintzen dizkiogulako