Errekuntza-sistemak

Aplikazioaren eraginkortasuna maximizatzen eta merkaturatze-denbora minimizatzen dituzten errekuntza-sistema integralak dira

Errekuntza-sistemak

Errekuntza-sistema optimizatuak eta probatuak

Funtzionamendu egokia bermatu, soluzioa hobetu eta gure bezeroen garapena zein time to market-a txikiagotzeko helburuz, erregailua eta trukagailua barne hatzen dituzten errekuntza-sistemen sorta bat garatu dugu.

Gure I+G+b laborategietan sistema integratuak diseinatzen, muntatzen eta probatzen ditugu. Modu horretan, gure soluzioak berritzen ditugu eta erabat eraginkorrak diren sistema sendoak merkaturatzen ditugu.

Sistema berritzaile hauek abantaila mordoa eskaintzen dute:

Iraunkortasun handia

Modulatze-maila zabala

Zaratak ezabatzea

Ionizazio-seinale egonkorra, potentzia baxuetarako ere bai

Sugarraren iraunkortasuna

Estandarizazioa

Emisio txikiak

Tenperatura altuekiko erresistentzia

Oso konpaktua eta arina

 
Robot

Altzairu herdoilgaitzezko kondentsazio-sistema zirkularrak

Altzairu herdoilgaitzezko soluzioak behar dituzten merkatuetarako dimentsio estandarren aplikazioetara eta baldintzarik zorrotzenetara ezin hobeto egokitzen den sistema zirkular sorta bat garatu dugu. Sistema horiek aurretiaz probatuta daude.

Sistema zirkularrak
Sistema zirkularrak

Aluminiozko kondentsazio-sistema laukizuzenak

Zenbaitetan, tamaina garrantzitsua da eta dimentsio txikiko soluzioak eman behar dira. Horretarako, merkatuko aplikaziorik konpaktuenak diseinatzeko aluminiozko sistemen sorta bat dugu.

Kondentsazio angeluzuzen sistemak

Upgrade solutions

Gasari egokitzen zaizkion sistema integratuak

Errekuntza bere funtzionamendu-maila osoan optimoa izan dadin, errekuntza-motorrek aurretiaz garatutako eta probatutako sistemak eduki ditzakete, gasera moldagarriak, egokitze-denbora minimoarekin soluzio irmoak emateko. 

Erregailuaren ionizazio-seinalearen bitartez, aplikazioaren funtzionamendu-maila osoan gasaren eta airearen arteko lotura optimoa automatikoki erregulatzen da.

Errekuntzaren abangoardian gaude; izan ere, gure bezeroei soluzio irmoagoak ematen dizkiegu, gero eta osatuagoak, garapen-lanak errazte aldera.

Txartel elektronikoa
Produktu bikainak garatzen, konbinatzen eta probatzen ditugu, merkatuari soluzio optimoak emateko