Bezeroarengandik hurbil

Arreta eta zerbitzu pertsonalizatua

Bezero bakoitzarekin dugun konpromisoa produktua fabrikatzetik baino askoz harago doa. Izan ere, gurekin harremanetan jartzen den unetik, bezeroaren premietan jartzen dugu fokua, era proaktiboan proiektuak garatzeko. Horrenbestez, produktua diseinatu eta garatzen laguntzen diogu, soluziorik eraginkor eta errentagarriena lor dezan.

Era berean, bere ondoan gaude prozesu osoan zehar, baita proiektua entregatu ondoren ere. 24 orduetan eskuragarri gaude, edozein zalantza argitzeko eta, beharrezkoa denean, bere kokalekura ere bertaratzen gara ahalik eta lasterren.

 

Zerbitzu hurbil eta xume hori are gehiago indartzen dugu bezeroak gure instalazioak bisitatzera gonbidatuz. Gure talde guztia ezagut dezaten gura dugu, Industria 4.0ren benetako esanahia uler dezaten, produkzio-planta automatizatuak eta I+G laborategiak ezagutuz.

Bezeroarengandik hurbil

Bezeroa dagoen lekuan, han gaude gu

Espainia osoan zehar delegazioak ditugu, bai eta ekoizpen-plantak Europa, Txina eta Brasilen eta beste filial batzuk 5 kontinenteetan ere. Modu horretan, bezero bakoitzak bere merkatuaren ezaugarriak eta beharrak ondo ezagutzen dituen pertsona talde bat dauka gertu. Arreta pertsonalizatua eta tokikoa, uneoro proiektu bakoitzerako soluziorik onena eskaini ahal izateko.

Guretzat, bezeroa Orkliren funtsezko parte da. Merkatu-liderrak gara eta haiei esker gabiltza onenen artean. Hortaz, beti egongo gara euren ondoan, beren premiei erantzuna emateko, azken erabiltzaileen erabateko asebetetzea lor dezaten

Balioa