Zerbitzuak

Liderraren esperientzia eta bermea zure zerbitzura

Merkatuko sortarik zabalena eta osoena

Orkli city, erabateko berokuntza-soluzioa

Gure bezero bakoitzari soluzio integrala ematen diogu berokuntza-arloan, kalitatezko produktuak eskaini eta bere proiektuen errentagarritasuna handitu ahal izan dezan. Kostuak aurreztu eta eraginkortasuna areagotzeko behar dituen osagai eta sistema guztiak.

Orkli city 360ºko proiektu bat da, eta bere helburua da gure bezeroen ondoan egotea diseinu eta ezarpen prozesu guztian zehar. Horrela, benetako konpromisoa eskaintzen diogu bezeroari, kalitatea eta zerbitzua bezalako funtsezko alderdietan, eta uneoro laguntza ematen diogu, instalazioarekin pozik geratzen den arte.

Soluzioak

Soluzio integralak eta pertsonalizatuak lau eremutan

Sektorean espezializatuz eta gure esperientzia eta bezeroarekiko tratu hurbilari esker, merkatua bikain ezagutzea lortu dugu. Horrenbestez, behin betiko soluzioak eskain ditzakegu gaur egun, funtsezko lau eremu oinarri hartuz:

  • Zoru erradiatzaile-freskagarriko soluzioak
  • Erregulazio- eta kontrol-soluzioak
  • Eguzki-soluzioak
  • Berokuntzarako hidraulika

Eremu bakoitzean, profesionalak produktu eta osagarrien aukerarik zabalena aurkituko du, berme guztiekin berokuntza arloko edozein proiekturi aurre egin ahal izateko. Talde espezializatu batek diseinaturiko produktu hauek segurtasuna bermatzen dute eta teknologia aurreratuarekin garatzen dira, beren eraginkortasuna areagotzeko.

Orkli city asmo handiko proiektu bat da, dagoeneko martxan dagoena. Gaur egun aukera mordoa eskaintzen duen arren, bere etorkizunari begira lanean ari gara; izan ere, proiektu honek gure ingurunea eraldatuko du, erosoago, seguruago eta iraunkorrago bihurtuz.

Bezeroarengandik hurbil
Produktuen eta osagarrien aukerarik zabalena eskaintzen dugu, berme guztiekin berokuntza arloko edozein proiekturi aurre egin ahal izateko